XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arthur Conte

Gobernu berriak Frantziako radioa eta telebixta buruzagi berri baten eskuetan emana du.

Jaun hori Arthur Conte deitzen da.

Nahiz lehenago zozialixta izan den, eskuin alderat itzuli da eta U.D.R. bilakatu.

Ez dakigu zer eginen duen.

Beldurtzeko da ez dela buru-hausterik gabe biziko.

Errana du ba, ez duela O.R.T.F. delakoa gobernuaren mutilgoan atxikiko, ez eta ere haren etsaienean.

Erraitea ez da kario.

Bainan balantza nola atxik haxean, alde batetarat ala bertzerat lerratzerat utzi gabe?

Ezkertiarrek traidoretzat baitaukate, ez dute aise sinetsiko ez dela Pompidou-ren esku-makilatzat hautatua.

U.D.R.-koek aldiz ez dute ontsa ikusiko beren gizona, baldin-eta ezkertiarreri emaiten badiote mintzatzeko errextasun hainitz.

Laster jabelduko zaizko, ea ez dituen gaulixtak saltzen bere lehengo lagun gorrien fagoretan.

Ondoko egunetan ikusiko nola gauzak itzuliko diren.

Beldurtzeko, Messmer-ek ez duela libro utziko, eta zaldia kraxturutik atxikiko duela finki!